IKASLEAK

Zure ikasleentzako kirol-jardueren bila zabiltza, beren gaitasun fisikoak eta komunikaziozkoak erronkan jartzeko, edo ingurumena zaintzearen garrantziaz hitz egiteko eta ingurune naturalarekiko duten apreziazioa elikatzeko?

Elkar batzen, inspirazioa sortzen eta irteeraz haratago doazen ekintza positiboak egitera bultzatzen dituzten ekintzak bilatu nahi dituzu?

Elkarren bidelagun izateko programa dibertigarria eta originala garatu dugu ikastetxeentzat euskal ingurunean.

Elkarren bidelagun izateko programaren helburu nagusia umeen hazkundean bidelagun izatea da, ikaskuntza esanguratsua lortzen lagunduz.

Gure ekintzak lagunartean ondo pasatzeko momentu bat izateaz gain, balio handiko momentuak izatea nahi dugu, garapen eta ikaskuntzan lagunduz.

Ikasle zireneko garaiaz sekula ahaztuko ez duten zerbait badago, egin zituzten irteerak dira, eta gure helburuetako bat gurekin egindako ekintzak inoiz ez ahaztea da: LHko lehenengo zikloan zeudela Itzurunen gurekin egin zituzten tailerrak, bigarren zikloan Mollarritik egin zuten ibilaldia euskal marinelen eta balearen arrantzaren inguruko istorio eta kondairak kontatuz, DBHko lehenengo zikloan nola ibili ziren arraunean kayaketan, DBHko bigarren zikloan flyscha ikustera egin zuten itsas irteera eta batxilergoan egin zuten arraun anitza.

Ezagutu apur bat gehiago gure

Ezagutu apur bat gehiago gure ikasleentzako jarduerak

Emaiezu Flyscheko geología harrigarriaz ikasteko aukera momentu entretenigarria igarotzen duten bitartean.

INFORMAZIO GEHIAGO

Oinez eta itsasontziz flyschean gaztetxoentzat diseinatu ditugun ibilbideak beren ohiko mundutik ateratzen diren gaien inguruko jakin-mina pizteko pentsatuta daude, hala nola geologia eta biologia.

Nautilus Interpretazio Zentroa, itsas txangoak, Flyscheko edo Geoparkeko kostalde zoragarrian zehar oinezko ibilbideak… Begi Bistanekin dituzten abenturetako edozeinetan, haurrentzako jardueretan adituak diren gure gidekin liluratuta amaituko dute. 

Ziklo guztietako ikasleekin lan egiten dugu, hezkuntza-jarduerak ingurumenaren ikuspegitik pertsonalizatuz, kontzientzia ekologikoa gara dezaten.

Jarduerak eskola kurrikulumera egokituta daude, eta bertan, irakasgaiaren berezko ezagutzez gain, garrantzia ematen zaie naturan zehar gara daitezkeen gaitasunei.

Barnera itzazu arraunaren mundu zoragarrian Begi Bistaneko adituek diseinatutako kirol ekintza ezberdinekin.

IKUSI ZERTAN DATZAN!

Ikastetxetik kanpo egiteko jarduera fisikoen bila zabiltza? Ingurune liluragarriak arakatzeko aukera ematen eta barruan daramaten energia guztia erretzen laguntzen dieten talde abenturak nahi dituzu?

Gure arraunlari adituekin, kayak, trainerua edo big sup bezalako abentura dibertigarri eta osasuntsuez gozatuko dute.

Ikastetxeekin egiten ditugun kirol-jarduerak gaitasun fisikoak eta komunikaziozkoak garatzeko pentsatuak daude, kontzientzia ekologikoa sustatuz.

Bete ezazu formulario hau

Elkarrekin elkarren bidelagun izateko programa diseinatuko dugu

Trataremos tus datos para responder tu consulta. Si aceptas, recibirás comunicaciones comerciales sobre nuestros servicios. Puedes ejercer tus derechos de acceso, rectificación, supresión y oposición, entre otros, según nuestra Política de privacidad.

Haurrei hazten laguntzen diegu, ikaskuntza esanguratsua lortzen lagunduz.