Guraso gehienak etsita eta aldi berean errudun sentitzen gara gure seme-alabak etxean pantaila batzuen aurrean hainbeste denbora pasatzen dutela ikustean. Jarduera digital hauetan parte hartuz, haurrarentzat ikaskuntza oso mugatua da, hartzaile pasibo gisa jokatzen baidu. Gainera, imajinazio eta sormen gaitasunik behar ez duen jarduera da eta askotan, haiei txertatu nahi dizkiegun balioetatik urrun dagoena. Laburbilduz, ikaskuntza hezigarri eta aberasgarri eskasa da.
Zein da alternatiba? Etxetik kanpoko jarduerak egitea.
Zein dira haurrentzako kanpoko jardueren eta txangoen abantailak?
-
Esperientzia sentsorialak eskaintzen dituzte
Kanpoko jarduerek hiri-ingurunean bizitzeko aukerarik ez duten esperientzia sentsorial ugari sortzeko aukera ematen dute, bost zentzumenak aktibatzen baidira: ikusmena, entzumena, usaimena, dastamena eta ukimena. Esperientzia eta zentzumen berriak aurkitzeak sentsibilizazioaren garapena suspertzen du, emozio berriak deskubritzen ditu eta ongizatea eta erlaxazioa eskaintzen ditu.
-
Haurren auto-ezagutza handitzen du
Txikienek hondartzan jolastean, lagunekin landan korrika egitean edo ibaian behera kayakean ibiltzean sentitzen dituzten bizipen emozionalek asko laguntzen dute ezagutza, auto-kontrola maila hobetzen.
-
Elkarrekintza sozialerako gaitasunak lantzen ditu
Kanpoko jarduera guztiek (Begi Bistan-en egiten ditugun guztiak, behintzat!) haurrak bata besteekin harremanetan jartzera behartzen dituzte: ikaskideekin, irakasleekin, gure monitoreekin, etab… horrela, erlazionatzen ikastera bultzatzen ditu ohikoak ez diren egoeretan parte hartzeko edo gatazka ezberdinak konpontzeko.
-
Hemen eta orain konektatzen laguntzen du
Deskonektatzea ez da haurrentzat ere gauza erraza izaten, izan ere, betebeharrek, kezkak eta arazoek zaila egiten dute beste zerbaitetan pentsatzea. Horregatik, ingurunearekin kontaktuan jarriz, hemen eta orain bizitzea zer den berraurkitzen dugu. Esperientzi bikaina eta askatzailea da zelaietatik korrika egitea haizea aurpegian izanda, edota gure Euskal Kostaldeko Geoparkeko harkaitz formazioak behatzea, planetaren izugarrizkotasuna ikusiz.
-
Sormena lantzeko tresna bikainak dira
Kayak egitea, bide batean agertzen diren zantzuei jarraituz, jolasak asmatu eta parte hartzea, momentu horretan sortu den atzerakada txiki bat konpontzea… jarduera mota hauek garapen psikosozialean lagundu, trebetasunak eskuratzea ahalbidetu eta batez ere, esploratzaile txikiaren sormen gaitasuna areagotzen dute.
Zientziak frogatzen du kanpoko jarduerak egitea haurrentzat ezinobea dela:
Linda Akeson McGurt kazetari, blogari eta ‘’There’s no such thing as bad weather’’ (Ez dago eguraldi txarrik) liburuaren idazleak errepaso zabala egiten du haurren gaur egungo ohiturei eta aire zabalean gozatuz denbora pasatzeak duen garrantziari buruz. Lindaren arabera, naturarekin harremana duten jarduerek lehen aipatutako onurez gain, bezte zenbait ere baditu:
-
Epe luzerako osasuna:
Ingurune naturalean jolasten duten neska-mutilak fisikoki aktiboagoak dira eta gaitasun motor aurreratuagoak dituzte. Honek obesitatea, diabetesa eta bihotzeko gaixotasunak prebenitzeaz gain, autoestima handiagoa eta autokontzeptu positiboa garatzen ditu. Hau guztiak eragin handia du haurraren ongizate emozionalean. Gainera, kanpoan denbora pasatzeak D bitamina maila handitzen du eta horrek lokomozio eta immunitate sistema garatzen laguntzen du.
-
Emaitza akademiko hobeak:
Naturarekin harremanetan denbora gehiago pasatzen duten neska-mutilek emaitza hobeak lortzen dituzte ikasketa mailan, kontzentratzeko gaitasun handiagoa baidute eta autodisziplina gehiago dutelako.
-
Ingurunearekin lotura handiagoa:
Lorategi naturalak dituzten eskoletan hazten diren haurrak ingurumenarekiko maitasuna handiagoa izaten da. Laborantzarekin eta uztarekin lotutako jardueretan parte hartzeko ohitura duteneki, gainera, elikadura osasuntsuagoa jarraitu ohi dute.
-
Imajinazio eta arrazoibide maila altuagoak:
Kanpoko jardueretan maizago egoteak arrazonamendu eta behaketa trebetasun maila altuagoak garatzen ditu. Gainera, naturan egindako jarduerek imajinazio gehiago eskatzen dute, baita parte aktiboago bat ere.
Eta kanpoko jardueretan parte hartzeak gure seme-alabentzat dituen onura guztiez gain… zer diozue oroitzapenei buruz? Oroitzapenek ez dute preziorik!
Gogoratzen al zara zein ondo pasatu zenuen eskola-udaleku haietan? Edo herrian egun osoa kalean jolasten pasatzen zenituen uda haiek? Eta zer ondo pasatu zenuen zure lagunekin zuhaitz horretara igotzen?
Deskubritu dezatela zer den aire libreaz gozatzea, natura zaintzea, partekatzea, animaliak errespetatzea, besteekin ingurune irekian elkartzea, lankidetzan aritzea…
Begi-Bistanen ez dugu soilik Euskal Kostaldeko Geoparkean txikientzako jolas eta dibertsio giro paregabea eskaintzen, gure taldeak eskola-akonpainamendu jarduerak ere garatzen ditu haurren hezkuntza-bizitza osoan zehar!
Ikastaro bakoitzean jarduera eta eduki espezifikoak sortzen ditugu haur edo nerabearen etaparen arabera garapen kognitiboa, afektiboa eta soziala lantzeko. Zumaiako, Debako eta Mutrikuko kostaldean eginiko jarduerak esperientzi paregabeak dira ikasleentzat.
Eman haurrei ohituta dauden pantaila digitaletatik haratago zabaltzen den mundu zoragarria ezagutzeko aukera!
Jarri gurekin harremanetan esperientzia paregabe eta erakargarri hauei buruz hitz egiteko, zuen ikasleentzat hain baliotsuak izango direnak. Zure zain egongo gara!