Gure Flyscheko irteera guztiak, bai oinez eta baita itsasontziz ere, gaztetxoenek abenturazale grina atera dezaten eta leku ezezagunetan benetako esploratzaileak sentitu daitezen eginak daude.
Beraien aurrean antzinako paisaia bat izango dute, itsaslabarrekin eta hondartza harritsuekin, gure gida adituen laguntzaz deskubritzeko aukera izango dutelarik.
Amonite erraldoiak, jada existitzen ez diren animalien aztarnak, dinosaurioak hil zituen meteoritoaren arrastoak, itsasoko uraren mailak izan dituen aldaketak, aldaketa klimatikoak… Flyscheko abenturek ez dute mugarik!