ENPRESAK
Elkarrekin diseinatuko dugu zuen team building programa
Zure datuak zure kontsultari erantzuteko prozesatuko ditugu. Onartzen baduzu, gure zerbitzuei buruzko komunikazio komertzialak jasoko dituzu. Besteak beste, gure Pribatutasun Politikaren arabera erabil ditzakezu zure sarbide, zuzenketa, ezabatze eta aurkaritza eskubideak.
Deitu:
657 794 677
Edo idatzi:
info@begi-bistan.com
Euskal Autonomia Erkidegoko enpresentzako jolas- eta hezkuntza-jarduerak
Ekintza dibertigarri eta hezitzaileak Euskal Herrian, enpresa adimenduentzat
Enpresa osoa oriotar arraunlari gisa edo Zumaia-Deba-Mutriku Geoparkeko itsaslabarretan zehar taldean lan egiten imajinatzen al duzu? Ez? Orduan, zure teambuilding jarduerak motz geratzen dira.
Zure aliatu aproposa team building jardueretarako
Flyscha bezalako leku paregabe batean lan egiten 20 urteko esperientzia duen enpresa sendoa gara. Euskadiko paisaia pribilegiatu hau gure esku-ahurra bezala ezagutzen dugu, bere txokorik ikusgarrienak, bere kultura, gastronomia eta Juego de Tronos telesail ospetsuaren ekoizleak naiz beste ekoizle asko liluratu zituen magia.
Itsas ibilbideak, lehorrekoak, geologikoak, kulturalak, gastronomikoak eta asteburuko ihesaldiak antolatzen ditugu Kantauriko kostalderik ikusgarrienetako batean.
Gogoratu: jende desberdinarekin espazio berriez gozatzeak ideia handiak inspiratzen ditu! Oparitu inoiz ahaztuko ez duten inspirazio-egun bat!
Jarri zure taldeari benetako arraunlari gisa Kantauri itsasoko lekurik bitxienetako batean arraun egiteko erronka: Orioko herrixkan! Ehun urteko arraunlari eta nabigatzaile tradizioa duen herria, Kontxako bandera estropadako lider ukaezina 30 urte baino gehiagoz.
Gozatu Arraunetxen ditugun instalazio ezin hobeez eta pertsonen arteko harremanak garatuko dituzten taldeko jolas-jarduerez, parte-hartzaileen arteko harremanak estutuz eta benetako talde-espiritua sortuz.