GAZTETATIK JASANGARRITASUNA SUSTATZEN: BEHORIA GARBIA PROIEKTUA

Gaur egun, oso garrantzitsua da ingurumenarekiko errespetua gazteekin lantzea, txikitatik ohitura jasangarriak izan ditzagun eta etorkizun hobe baten alde apostua egiteko. Balio hauek Begi Bistan-en oso presente dauzkagu eta egunero lan egiten dugu balio hauek gero eta jende gehiagori transmititzeko.

Horregatik, Begi Bistan-etik ingurumenarekiko sentsibilizazioa sustatzeko proiektu berri bat ezarri dugu, ‘Behoria Garbia’, non 4 ikastoletako gazteek parte hartu duten. Proiektu honen helburua gazteek imajinazioa eta esperimentazioa landuz, ingurumenarekiko konpromezua sustatzea da. Horretarako 3R-rekin (ingleses: reduce-reuse-recycle; eta euskaraz: murriztu, berrerabili eta birziklatu) lotutako jarduerak egin behar dituzte, 3 etapa kontuan izanda. Etapa edo erronka bakoitzak gutxi gora behera 3 asteko luzapena du, beraz proiektuak 3 hilabete inguru iraungo du.

Jardueretako protagonista material birziklatua da, gazteek hau erabilita haien alde artistikoena eta originalena atera beharko dute objetu berriak sortzeko. Adibidez estutxeak, karpetak, portalapizak eta bestelako ikasgelan erabili ahal izateko tresnak. Gainera, birziklatzeko ontziak ere egin beharko dituzte eta hauek erabilgarriak izan daitezkeen lekuren batean jarri beharko dituzte (ikastetxean, denda batean…). 

Hala ere, hau ez da guztia! Azkeneko erronkan birziklatutako materialarekin artelan bat egin beharko dute. Gero, artelan hauek Orio eta Usurbilgo erakusketa aretoetan jarriko dira nahi duenak ikusi ditzan. Ingurumena zaindu ez ezik, artistaren bat ere aterako da!

Nahiz eta ingurumenarekiko errespetua lantzea nahikoa izan zitekeen, Begi Bistan-etik gazteei naturarekin bat egiteko aukera eman nahi diegu. Horregatik, erronketan parte hartu duten ikasle eta irakasle guztiek ‘’Oriako Jaitsiera: Ibaia Garbituz’’ jardueran parte hartzeko aukera izango dute. Jarduera honekin ibai eta itsasoetan pilatu daitekeen zaborraren inguruko sentsibilizazioa sortzea da, ohitura jasangarriagoak adoptatzeko.

Baina… Hainbesteko lana egin ondoren zerbait gehiago eskaini nahi dugu. Taldeek erronka bakoitzean puntuak lortuko dituzte egindako lanaren arabera, eta proiektua amaierara iristean puntu gehien lortu dituen taldeak sari ezinobea izango du: Euskal Kostaldeko Geoparkeko Flysch-era irteera! Dakizuen bezala, Begi Bistan-en oinez zein itsasontziz ibilbideak egiten ditugu eta hauek arrauna edo kayak ekintzekin konbinatzeko aukera ere badago.

 

 

Gure artistek orain arte zelako lana egiten ari diren ikusteko jarraitu Begi Bistan sare sozialetan, bai Facebook  eta bai Instagram profiletan argazkiak publikatzen joango gara eta. Begi Bistanetik eskerrak ematen dizkiegu proiektu honetan parte hartzen ari zareten guztioi, animo!

Prentsa: urolakosta.hitza eta karkara