Baina… nola zen benetan Elkano?
Begi Bistan-en helburuetako bat Elkano benetan nolakoa zen jakitea da, nolakoa zen garai haietan bizitzea eta zehazkiago bizi zen lurraldea ezagutzea. Hori dela eta, zuei jarduera hezigarriak eta iraunkorrak eskaintzeko ikertzen gabiltza, betidanik Begi Bistan-en lan egitera ohituta gauden moduan.
Elkanori buruz gehiago jakiteko modu dibertigarri bat ea sare sozialak izango zituen edo ez imajinatzea da, bere Facebook-eko biografian zintzoa izango zela uste dugu, ezta? Baina, eta Tinder profilean irudi errealista bat izango luke? Edo sabela ezkutatuz aterako zen egiaren bat ere ezkutatzeko? Uste duguna da ”tweet” bat idatziko lukeela bere bizitzari buruzko gezurren bat azaltzen duen albisteren bat kritikatuz.
Guk burutu ditugun adibideetako batzuk uzten dizkizuegu. Asko gustatuko litzaiguke Getarian egiten ditugun ekintzetara etortzea, XVI. mendeko munduari, Elkano eta Gipuzkoari buruz gehiago ezagutzera animatu zaitezten. Gainera, Elkanoren zuek egindako sare sozialak ikustea ere gustatuko litzaiguke.
BEGI BISTAN
Deitu 657794677-ra
Edo idatzi email honetara: info@begi-bistan.com