BEGI BISTAN
Begi Bistanen itsasoa gara...
Orio itsasoa delako. Beti izan da.Oriotik nabigatzaile eta esploratzaile legendarioak abiatu dira oso urruneko lurraldeetara duela mende askotatik! Kondairak dioenez, Oriotik eta inguruko herrietatik gure arrantzaleak Kristobal Kolon baino askoz lehenago ateratzen ziren kontinente amerikarrera!
Hainbesteraino eta hain urrun bidaiatu zuten gure arbasoek, esaten dela Jacques Cartier nabigatzaile frantziarra Kanadako lurralde berrietara (Terra Nova) iritsi zenean harritu egin zela: “Urruneko ur haietan mila euskaldun aurkitu zituen bakailaoa arrantzatzen”.
Gure arbasoei bururatu zitzaien, harrapatzeko erabiltzen zituzten txalupa handiak mugitzeko modurik onena, beren besoen indarra erabiltzea zela! Eta horregatik, oriotarrok kontrolatu ezin dezakegun grina daukagu gure zainetan zehar itsasoarekiko. Oriok Kantauriko palmaresik onena dauka traineru estropadetan Donostiako Kontxa Bandera ospetsuan: 33 garaipen historian zehar.
Eta arraunketa olinpikoan ere klub garrantzitsuenetakoak gara. Hau da, saiatu diren arren, ez dago garaituko gaituenik!
Begi Bistan mendia gara
Orio mendia delako...Mendi ona da, baso hostotsuena, berde biziena, pagadi eta harizti amaigabeena, kondairak eta tradizioak biltzen dituena.
Eta Orioko jendeak beti nahi izan du mendi zoragarri horretakoa izatea. Sortu dugun herrixka ia labirintikoa, mendian gora tente-tente igo eta tontorrera iritsi dena horren lekuko da. Zeren beti nahi izan dugu goitik zerumugara begiratu eta esan ahal izatea: Begi Bistan…, zorionekoa naiz hemen bizitzeaz eta “ikusmena iristen den tokiraino” gozatzeaz.
Eta, gainera, harro gaudenez etxean dugun lasaitasun oasi honekin, zurekin partekatu nahi dugu! Hori bai, beti errespetu handiz, eta ingurumenean ahalik eta inpaktu txikiena eraginez.
Horregatik, Begi Bistanen Gipuzkoan zehar ibilaldiak baino askoz gehiago eskaintzen dizugu. Begi Bistan Euskal Herriko txoko ikusgarri honen bihotza eskaintzen dizugu.
Mendi bueltak, kayak, ekoturismoa, trekkinga, kultur eta kirol ibilbideak gustuko badituzu, presta zaitez, ezustean harrapatuko zaitugu!
Jasangarriak gara
ELKARREKIN INGURUMENA, TOKIKO EKONOMIA ETA GUREKULTURA BABESTUKO DITUGUGure lurraldea presarik gabe deskubritzen lagunduko dizugu, xehetasun txikiak ikasi, ulertu eta estimatzeko eta momentua dastatzeko denbora hartuz. Hurbileko esperientziak slow erritmoan bizitzea proposatzen dizugu.
Ekoturista jarduerak
Esperientzia berriak biziGurekin seguru egongo zara beti! Itsasoan zein lehorrean! Turismo jasangarriaren aldeko enpresa baten bila bazabiltza, leku egokian zaude!