ARRAUNA & KAYAK

Nabigazioa odolean daramagu

Kantauriko kostaldea gurekin zeharkatu ezazu

Ingurua

Orio natura da.
Kantauri Itsaoan itsasoratu aurretik Oria ibaiaren azken meandroan kokatua dagoen (hortik bere izena) arrantzale eta itsasoari lotua dagoen herrixka harrigarri bat da.

Zergatik egiten dugu oriotarrok arraunean hain ondo?

Nagibazioa odolean daramagulako.

Kolonen itsas espedizioen aurretik urrutiko lurraldeetara bidaiatzen zuten euskal itsasgizon handien oinordekoak gara eta hortaz harro gaude. Gainera, Jacques Cartier nabigatzaile frantsesa lehen aldiz Kanadako lurralde berrietara (Terra Nova) iritsi zenean honakoa esan zuela esaten da:

«Urrutiko Itsaso haietan mila euskaldun aurkitu nituen bakailaoa harrapatzen»!

Zergatik gu aukeratu?

Begi Bistanen kayak, arrauna eta trainerak txikitatik bizi ditugu. Aintzinako euskaldun balezale askoren oinordekoak gara: Joanes de Echaniz, Madalena de Urdaire, Domingo de Aganduru, María de Arranibar, Domicuca de Arbe, María Joango de Aganduru, Nicolás de Hendaya, Francisco de Jaureguieta, Lázaro de Segura. Benetako heroiak, Orion egunero ospatzen duguna.

Eta ez da dotoretzeagatik, baina gutxik lor dezakete gurekin traineru estropadetan: Donostiako Kontxa Bandera 31 aldiz irabazi dugu.

Horregatik, Oria ibaitik kayak egin nahi badituzu, eligenoak. Itsasoa gure bizitza da.

Itsasoa gure bizitza da

Oria ibaian zehar kayak egin nahi baduzu: Begi Bistan.

01.

Banakako eta taldeentzako arrauna

Euskal kostaldeaz lagun eta familia talde txikitan, bikotean, kuadrilan… gozatzeko era hoberik bai?

02.

Enpresentzako arrauna

Aire zabalean kirola, konpetizioa eta alaitasuna: Team Building egiteko aukera hoberik ba al dago? Ingurune inspiratzaile batean talde izaera eta komunikazio trebetasunak garatu itzazue.

03.

Agentzientzako arrauna

Kayak, Big Sup, Trainera, Trainerila, Batela, Oriako Jaitsiera… zure bezeroak aurki ditzaketen ur Kirol guztiak ditugu. Gurekin kontatzea bost izarreko esperientzia bat eskaintzea da.

04.

Ikasleentzako arrauna

Umeak arraun eta piraguismoaren hastapenetan barneratu itzazu Orioko begirale baten laguntzaz ingurune paregabe batean.

05.

Aniztasun funtzionala duten pertsonentzako arrauna

Gure ur ekintza guztiak (Arrauna, kayak, piraguismoa, Big Sup…) zuk beraietaz %100ean gozatzeko eginak daude. Gainera Orioko begirale bat beti zure alboan izatearen segurtasuna duzu!

Have a question? We are here to help.
Escríbenos
Agenda una videollamada
Zalantzak dituzu? Jarri harremanetan
Kaixo! 🙂
Aukeratu aukera bat harremanetan jartzeko